Arrantza lehiaketa egingo dute igandean Ibaizabalen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 3a, 22:01

Igande honetan, urriak 5, hilketarik gabeko Ibaizabal Itsas Arrantza Lehiaketaren XVII edizioa jokatuko da Areeta eta Portugaleten. Lehiaketa Ur Partzuergoak eta Bizkaiko Arrantza Federazioak antolatu dute eta igandean bertan adin guztietako auzokideek izango dute izen-emateak egiteko aukera, goizeko 8etatik aurrera. Areetako aldean haurrak inskribatu beharko dira eta gazte eta nagusiak berriz, Ezkerraldeko aldean, Portugaleteko igerilekuetako erlojuaren ondoan. Proban zehar, harrapatutako arrainei amua kendu, kontrolgunean haztatu eta uretara botako dira atzerako bidean ahalik eta lasterren, lehia garbia eta ez-odoltsua egitearren. Argazkian, mubleak Ibaizabal itsasadarrean / Urko Aldai.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun