Goizez eta arratsaldez herritar ugarik salatu dute presoen egoera Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 3a, 22:56

"Euskal presoak Euskal Herrira" irakur zitekeen pankartaren atzean, 30 bat langilek baino gehiagok egin dute elkarretaratzea, gaur eguerdian, Algortako Telletxe kaleko oinezkoentzako gunean. Eskumaldeko LAB sindikatuak hilabetean behin egiten du kontzentrazioa Ipar Uribe eskualdean, beti lehenengo ostiralean eta herriz herriz txandakatuz, 12:30ean hasita. Bestalde, iluntzeko 8etan, 47 lagun batu dira Telletxe plazan, besteak beste, Anjel Figueroa preso gaixoaren egoera larriaz ohartarazi eta Iker Beristain "Beris" eta Paul Asensio Euskal Herritik are gehiago urrundu izana salatzeko. Manex Zubiaga eta Lexuri Gallastegiri ia 1.500 urteko espetxe zigorra jarri berri dietela ere jakinarazi dute bertan. Hartara, bihar, arratsaldeko 5:30ean, Bilboko Aita Donostia plazatik abiatuko den manifestaziora joateko deia egin dute. Bitartean, urriaren 11n Sopelan egingo duten elkartasunezko bertso bazkarirako txartelak (15 euro) Amnistia tabernan ere jarri dituzte salgai. Argazkian, LABek goizean egindako kontzentrazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun