Igeretxe hoteleko merkealdien azokan 40 merkatarik parte hartuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 3a, 23:17
Getxoko Aukera eta Merkealdien Azoka urriaren 11n eta 12an egingo dute, larunbat eta igandean, Algortako Igeretxe hotelean, 11:00etatik 21:00etara. Aurtengo edizioan merkatarien partaidetza nabarmen handitu da, Getxo Enpresa eta Merkataritza (GEEM) elkarteko arduradunek nabarmendu dutenez. 2008ko Getxo Outlet-en 40 saltokik (GEEMekoak zein elkartetik kanpokoak) jarriko dituzte salgai euren produktuak, prezioak beheratuta. Antolatzaileek azaldu dutenez, "stand guztiak kokatu ahal izateko, hotelaren bi aretoak erabiltzeaz gain -hauek erabili ditugu proiektuaren iragan hiru edizioetan-, Igeretxe hotelaren beheko solairuan dagoen aretoa erabiliko dugu". Gainera, IV. Getxo Outlet azokan erosten duten pertsonen artean 6 produktu zorta zozketatuko dituzte.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun