Herri indigenei buruzko filmak proiektatuko dituzte gaurtik aurrera Kultur Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 6a, 19:03

"Herri Indigenetatik komunikazioa eraikitzen" lelopean, ostegunera bitartean, film luzeak, film laburrak eta dokumentalak eskainiko dituzte Kultur Leioako entzungelan, Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundeak antolatutako IV. Garapen eta Komunikazio Emanaldien barnean (ikusi foiletoa pdf-n). Horrenbestez, gaur “Eso viene sucediendo” (Mexiko, 12 minutu), “Inhaladores” (Australia, 15 minutu, azpititulatua) eta “Mi primer contacto” (Brasil, 56 minutu, azpititulatua) egongo dira ikusgai. Asteazkenean, berriz, “El portal de los gitanos” (India, 54 minutu, azpititulatua) eta “Del azul al cielo” (Guatemala) proiektatuko dituzte. Eta azkenik, ostegunean, Boliviari buruzko saioa egingo dute: batetik, "Contra viento y marea” (17 minutu) film laburra emango dute; eta bestetik Jesus Gonzalez Pazos Mugarik Gabeko Herri Indigenen Saileko arduraduna eta “Bolivia, la construccion de un pais indigena” liburuaren idazleak eskainiko du hitzaldia. Saio guztiak 20:00etatik aurrera izango dira, sarrera doan. Argazkian, jardunaldien kartelerako erabili duten irudia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun