Zinegoak Jaialdiak argazki lehiaketa antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 6a, 19:19

Aurtengo gaia gizonezkoen homosexualitatea izango da, eta bidali beharreko lanek jpg formatuan eta 1100x1650 pixel izan beharko dituzte. Nahi adina lan bidali ahal izango dira 18 urte baino gehiago izanez gero. Egindako obrarekin batera egileak lanaren titulua eta bere datu guztiak bidali beharko ditu. Lanak igortzeko epea urriaren 19an amaituko da, eta epaimahaikoen erabakia hil honetako 24an jakinaraziko da. Datu zehatzagoak behar izanez gero Hegoak kolektiboaren web gunea bisitatzea da onena. Bilboko Gay-Lesbo-Trans Nazioarteko Zinemaldiak urtero egiten ditu emanaldiak Leioa, Astrabudua, Sopela, Algorta eta Berangon. Argazkian, iaz eskualdean proiektatutako "Barcelona (un mapa)" pelikularen irudietako bat, Ohorezko Zinegoak Saria jaso zuen Josep Maria Pou aktorea agertzen dela / Blog de cine.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun