Fosilen erakusketa, eskalatzaileen hitzaldiak eta perretxiko dastaketa antolatu ditu datorren asterako Atxazpe Mendi Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 6a, 21:14

Urriaren 13tik 19ra bitartean kultur astea antolatu du Astrabuduako Atxazpe Mendi Taldeak. Horrenbestez, hilaren 17ra bitartean, Santi Rodriguez sestaoarraren “Bizkaiko fosilak. Bizkaiko gauza zoragarriak” izenburuko erakusketa egongo da ikusgai Josu Murueta kultur etxean. Astearte, asteazken eta ostiralean, berriz, Josune Bereziartua, Koldo Zubimendi eta Alberto Iñurrategi eskalatzaileek emango dituzte hitzaldiak, hurrenez hurren. Hiru saio horiek 20:00etan izango dira. Larunbatean, hilak 18, 8:00etan, perretxiko bilketa egingo dute eta, hartutako guztiak, 16:00etatik aurrera sailkatuko dituzte Josu Murueta plazan. Horrekin guztiarekin, igandean, erakusketa eta dastaketa izango dira tokian bertan, 12:00etatik aurrera. Argazkian, Atxazpekoak antolatutako irteera batean hamaiketakoa egiten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun