Giza Zientzietako unibertsitate titulua ikasleok unibertsitatearen munduko kezkekin harremanetan jartzen saiatzen da. Beharrezko gaien artean honelakoak dauzkate: Historia Unibertsala, Artearen Historia, Euskal Kultura, Hizkuntza eta Literatura, Gaur Egungo Egoera Sozial eta Kulturalak, Geografia eta Ekologia, eta abar. Gainera hautazko 34 irakasgai ere eskaintzen dira: Filosofiaren eta Zientziaren historia, Nazioarteko harremanak, Memoria eta ahozko iturria, Europako Batasuna: erakundeak eta gizartea, Giza garapena Biologiaren ikuspegitik eta Gerrak eta gatazkak XX. mendean. Ikastaroak gainditzeko ez da azterketarik egin behar, baina bai eskoletara joan eta bertan modu aktiboan parte hartu. Eskolak EHU-BBK etxean ematen dira. Hiru solairu eta 1.839 metro koadroko eraikina da, BBKk zaharberritu ondoren, unibertsitateari utzi ziona. Zazpi Kaleetako eraikin birgaitu onenari eskainitako 2000ko Surbisa saria eskuratu zuen.
Helduentzako unibertsitate ikastaroak
Bestalde, Giza Zientzietako unibertsitate titulua bukatu dutenentzako Helduentzako unibertsitate ikastaroak daude. Aurten, orain arte indarrean egon den Plan Zaharra eta Plan Berria egokitzeko Helduentzako unibertsitate ikastaroetan lehenengo maila bakarrik egongo da. Proiektu hau era ofiziosoan eta ikasleek bultzatuta sortu zen, titulazioa bukatu eta gero akademia jardueretan jarraitzeko gogoa erakutsi baitzuten. 2003/04 ikasturtetik EHUk ikastaroen ardura hartu du, eta, beraz, ofizialtasuna daukate. Eskolak asteko bi arratsaldetan ematen dira Esperientzia Geletako egoitza den EHU-BBK etxean. Azkenik, ikastegiko Ikasle eta ikasle ohien elkarteak esperientzia akademikoa luzatu nahi du Unibertsitateak onartzen dituen sei urteetatik haratago. Horregatik, ikasketak bukatu dituzten sei promozioek, beren kabuz eta arduraz, hainbat aktibitate antolatzen dituzte kurtsoan zehar erregulartasunez egiten direnak.