Espainiako Egileen Elkarte Nagusiari (SGAE) ordaintzen uko egin zioten udal agintariei erantzukizunak exijitzeko eskatu dio Imanol Landa alkateari
Getxoko PPk. Marisa Arrue popularren bozeramaileak azaldutakoaren arabera, "Udalak SGAEri egile eskubideengatik 44.137 euro zor dizkiola berretsi egin du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak". Hain zuzen ere, egileen elkarteak 1997tik 2005era arteko Getxoko San Isidro, Zubilleta, Neguri, Algortako San Inazio, Santa Ana, Itzubaltzeta / Romo, Portu Zaharra, Areeta eta San Martin jaietako dantzaldiengatik "jaso beharreko" diruari legokio kopuru hori. Aipatu sententziak udalerrian antolatzen diren musika ekitaldien "erantzukide" egiten du Udala. Landa 1999tik udal gobernu taldeko kide dela zehaztuta, tokiko agintarien jarrera "harropuzkeriatzat" jo du Arruek, "dagoeneko lehenengo epaia atera zenean legalitatea betetzea eskatu genielako eta entzungor egin ziotelako". Popularren arabera, "getxoztar guztiok ordaindu beharko dugu orain izuna". Argazkian, Marisa Arrue Getxoko PPren bozeramailea.