Haurreskoletako bazkarietarako onartutako laguntzak ez ematea leporatu dio Udalari Erandioko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 6a, 22:50

Aita-amek haurreskoletako jantokia ordaintzeko onartutako dirulaguntzat ez ematea egotzi dio EAJk osatutako Gobernu Taldeari Erandioko PPk. Javier Ruiz tokiko popularren bozeramaileak azaldutakoaren arabera, "2007ko aurrekontuetan 60.000 euroko diru partida onartu egin zen, guk aurkeztutako zuzenketa ontzat hartuz. Hurrengo urteko aurrekontuetan, berriz, 10.000 eurora arte murriztu zuten diru kopuru hori. Hala ere, gaur arte, jantokia ordaintzen jarraitzen dute gurasoek, udal gonbernuak laguntzak emateko konpromisoa hartu arren". Hori dela eta, udal arduradunen jokabidea "iruzurtzat" jo du Alderdi Popularrak. Ruizen hitzetan, "onartezina da proposamenak onartu eta, gero, ez betetzea. Herritarrei iseka egitea da hori". Argazkian, Astrabuduan eta Altzagan ditu haurreskolak Erandioko Udalak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun