Askartza waterpolo taldeak hirutan irabazi dio asteburuan Moscardori

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 6a, 23:12

Madrilerako bidaia nekagarria izan arren, Leioako Askartza waterpolo taldeko jubenilek Moscardori irabazi zioten larunbat goizeko partidan. Emaitzan (11-14) alde handirik ez zen egon, baina Isusko Ariasen mutilen uneoro joan ziren aurretik markagailuan. Arratsaldeko norgehiagokan ere garaile atera ziren leioztarrak, 7-12 emaitzarekin. Partida biak zenbatuta 11 gol egin zituen Alvaro Gonzalez. Gainera, jubenilekin Jose Maria kadeteen atezainak jokatu zuen lehendabiziko aldiz. Bitartean, nagusiak 8-11 gailendu zitzaizkion Moscardori, tartean, Elkin Buitrago atezainak erakutsitako joko onari esker. Horrenbestez, larunbat honetan (urriak 11) izango du Espainiako waterpoloko aurtengo ligako lehen mailako hasierako partida Askartzak, Catalunya klubaren aurka, Leioan bertan. Argazkian, Askartzako hainbat jokalari.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun