Umiltasun ikastaroa jaso du Getxo Arteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 6a, 23:39

Larunbatean Cetransa El Salvador taldearen aurka, egungo liderra Espainiako Rugby Ligako ohorezko mailan, Valladoliden jokatutako partidan ez zen sorpresarako aukerarik egon. Etxekoek partida bikaina egin eta oso erraz irabazi zioten (22-10) Getxo Arteari. Aurreko astean, Cajasol Ciencias taldearen aurka, Javichin eta Karraren mutilek erakutsitako joko ona ezerezean gelditu zen. Akats ugariz eta bakoitzak bere kabuz atera nahi izan zuten aurrera norgehiagoka hori-beltzek. Karraren hitzetan, "dudarik gabe, umiltasun ikastaroa jasotzeko balio izan zaigu partida". Bitartean, Getxo Arteako neskek, Euskal Ligako egungo txapeldunek, La Unica de Navarra taldeari irabazi zioten 53-0, Fadurako zelaian izandako partidan. Aurtengo ligako lehenengoa, alegia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun