"Irabazi beharreko partida" dauka bihar Getxo Rugbyk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 18a, 13:02
Bi asteburutan atsedena izan ostean, Espainiako aurtengo Rugby Ligako ohorezko mailan laugarren partida du igande honetan, urriak 19, Getxo Artea taldeak. Faduran, 12:00etan, igo berriak diren Les Abelles klub balentziarren aurkako partida "irabazi beharrekoa" da gainera, Jose Luis Martinez "Karra" entrenatzailearen arabera. Izan ere, hiru norgehiagokatik bakarra irabazi dute hori-beltzek. Gainera, Rodrigo Nieto argentinarra eta Guillermo Peñarredonda batu zaizkie min hartuta zeuden Jorge Rodriguez eta Aitor Etxebarriari. Karrak argi dauka: "Etxeko partidak irabaztea da gakoa. Gainera, jarraian bi ditugu Faduran", argitu duenez. Hain zuzen ere, datorren larunbatean, hilak 25, berriro izango da AMPO Ordiziaren kontrako derbya, 16:00etan. Partida ETB3 kateak emitituko du igandean, oraindik zehaztu ez duten ordutegian. Bitartean, neskek titulua berresteko bidea hartuta daukate jada. Euskal Ligako egungo txapeldunek, La Unica de Navarra taldeari irabazi zioten 53-0, Faduran. Bigarrenean, berriz, 52-0 Durango Ilarduya klubari, kanpoan. Eta, gaur, bi norgehiagoka galdu dituen Arrasate izango dute aurrean etxean, 12:00etan. Atzetik Mungiako Kakarraldo daukate hori-beltzek. Argazkian, Getxo Rugbyko mutilak Artea merkataritza gunean egindako aurkezpenean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun