Elkarlan hitzarmena berritu dute Getxoko Udalak eta Gizatiarrek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 7a, 15:04

Getxoko Udalak eta Gizatiar Itzubaltzeta / Romo eta Areetako Emakumeen Elkarte Soziokulturalak elkarlan hitzarmena berritu dute, gehienez 4 urteko iraupena izango duena. Ekimen horri esker, tokiko erakundeak 7.238 euro emango dizkio taldeari aurten hainbat jarduera eta zerbitzu aurrera eraman ahal izateko. Bestalde, Gizatiar elkarteak eurek antolatutako jardueren, eta beste elkarte batzuen, gizarte zerbitzuen, osasun, arreta eta harrera zerbitzuen berri eman beharko du. Horretaz gain, hainbat jarduera (hitzaldiak, tailerrak, kultur irteerak, elkarbizitza irteerak, txangoak, eta abar) dinamizatuko ditu; harremanak, komunikazioa, norberaren garapena eta talde-lana indartzeko asmoz. Emakumeak eta jendea orokorrean sentsibilizatzeko, beste kultura eta balore batzuenganako elkartasuna bultzatzekom eta herri pobreetan elkarlan eta garapena sustatzeko ekitaldiak ere antolatuko ditu. Azkenik, taldean lan egiten ikastea, eta errespetua, positibismoa, elkartasuna eta emakumeen arteko elkarlana sustatuko du. Getxoko Udalak, bere aldetik, hitzarmen honetako jarduerak egin ahal izateko lokalak uzten dituen erabaki beharko du, jardueren ezaugarrien arabera eta dagoen espazioaren arabera, udal iturriek adierazi dutenez. Argazkian, Gizatiar elkarteko emakumeak Aixerrotan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun