Gazte talde batek azken hilabeteotan landutako egitasmoak argia ikusiko du asteazken honetan, urriak 8. Hain zuzen ere, Eztabaida kontrainformazio gunea inauguratuko dute bihar, 18:00etan, Algortan. Orain hilabete batzuk Euskal Herria kaleko 17. zenbakiko lokala alokatu eta txukuntzen hasi ziren neska-mutilek. Udan zehar ere ez dute lan makala izan. Jaietan hainbat talderi eskaini zizkieten euren buruak txosnetan lan eginda, diru apurtxo bat ateratzeko. UKBERRI.NETek ere eskua luzatu eta Larrabasterrako jaietan lanean aritzeko eskaintza egin zien. Adierazi dutenez, Eztabaida kontrainformazioa lantzeko proiektu bat da. "Kasu honetan, hau lantzeko, materialen banaketa (liburuak, fanzineak, aldizkariak, diskoak...), hitzaldiak, debateak, proiekzioak... bezalako ekintzak garatuko ditugu, letra eta hitzetan gera ez dadin, indarrak eta gogoak sortuz", azaldu dute. Argazkian, Euskal Herrian kontrainformazioa lantzen duten eragile anitzetako kideak Errekaldeko Kukutza gaztetxean egindako mahainguruan /
Gaztesarea.