Getxoko Udalak Bizkaiko Lurralde Auzitegiak plazaratu berri duen epaia bete egingo duela adierazi du gaur Koldo Iturbe Kultur zinegotziak,
Alderdi Popularrari erantzunez. Horren arabera, tokiko erakundeak 44.000 bat euro ordaindu beharko dizkio
Espainiako Egileen Elkarte Nagusiari (SGAE) 1997 eta 2005 urte artean herriko jaietan ospatutako dantzaldietako egile eskubideak ez ordaintzeagatik. Udal arduradunak argitu nahi izan du, ganera, “epaitegiaren aurrean Udalak aurkeztutako helegiteari esker isuna 2.600 euro baino gehiagotan murriztea lortu dela”. Hala ere, Iturbek berriro dio Getxoko Udala ez dela herriko jaiak antolatzen duena, auzoetako jai batzordeak direlako horren ardura dutenak, "eta horrexegatik azken hauei dagokie SGAEri ordaintzea”. Kultur zinegotziaren arabera, "aurten bertan, dirulaguntza deialdian ezarritako baldintzetan jai batzordeei eskatu zaie egileen elkarteari eurek ordaintzea". Argazkian, Koldo Iturbe Kultur zinegotzia.