Haurren garapenarekin erlazionatutako hitzaldi berriak eskainiko ditu Barrikan Ana Bacigalupek, Umeskola egitasmoaren barruan. Egitarauak hiru hitzaldi barne hartzen ditu, 1 eta 3 urte bitarteko umeen aita-amentzat. Lehenengo saioa urriaren 14an izango da eta "Eskola eta esfinter-kontrola" izeneko gaia landuko dute, bigarrena azaroaren 11rako jarri eta "Haurren loaldia" jorratuko dute. Azkenik, abenduaren 16an "Mugak nola jarri" hitzaldia izango da. Solasaldi guztiak goizeko 10:30ean hasiko dira udaletxeko liburutegi zaharrean. Interestuek 946 775 163 telefono zenbakira dei dezakete. "Umeskola" izenburupean, maiatzaren 13an egin zen Barrikako udaletxean, Ana Bacigalupek guraso berriei emango dien hitzaldietatik lehena. Euren seme-alabez lagundurik, sei amek (argazkian) esku hartu zuten Kultur Sailak antolatutako ekintzan. Bigarrena, berriz, ekainaren 10ean egin zuten. Jarduerak 3 urte baino gutxiagoko seme-alabak dituzten gurasoentzat eta emakume haurdunentzat zuzenduta daude. Umeskolako helburuak familiei tresna baliagarriak eskaintzea eta zalantzak argitzea dira.