Manex Zubiaga eta Lexuri Gallastegi Soto del Realetik atera dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 8a, 18:44

Manex Zubiaga algortarraren eta Lexuri Gallastegui berangoztarraren etxekoek jakin eta Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez zabaldu duenez, euskal preso politiko biak Soto del Realeko (Madril, Espainia) espetxetik atera dituzte, itxura guztien arabera Frantziara eramateko. "Oraingoz, ordea, ez dakite nora eraman edota nora eramango dituzte. Izan ere, Manexekin espetxean zegoen beste preso batek eta Irantzu Lexuriren ahizpak etxera deituta jakin dute horren berri, besterik gabe", adierazi du errepresioaren aurkako erakundeak. Espainiako Auzitegi Nazionalak 1.481 urteko espetxe zigorra jarri zion Zubiagari eta 1.476koa Gallasteguiri, irailaren 29an, 2001eko azaroaren 6an Madrilgo Corazon de Maria kalean lehergailua jarri izana leporatuta. Argazkian, presoen aldeko mobilizazioa Berangon.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun