Itzubaltzeta / Romoko Gobelaurre edo
Txabarri Zuazo parkea zaharberritzeko proiektuari hainbat zuzenketa aurkeztu dizkio, Hirigintza Batzordean,
Getxoko PPk. Horien artean, "egun haurrentzako jolasak dauden tokian kirol jokalekuak jartzearen aurka" agertu dira tokiko popularrak. Marisa Arrue zinegotziak "beharrezkoak ez " direla uste du, "dagoeneko inguruan gazteentzako kirol jokaleku ugari dagoelako: Pedro Aristegui ikastetxean eta alboko institutuan, Gobela udal kiroldegian...". Popularren ustez, dagoen tokian geratu beharko litzateke haurrentzako jolasgunea, "baina hori handituz eta hobetuz; tokiko gunerik eguzkitsua izanik, bertara aita-ama asko seme-alabekin joaten direlako". Bestalde, txikienek errepidera ez joateko segurtasun neurriak; handiagoentzako jolasetan informazio panelak, horiek nola erabili jakiteko (gomendatutako denbora eta erabilera, osasungarri izan daitezkeen ariketak...); eta zuhaitz eta zuhaixken inguruko kartelak jartzea eskatu du Getxoko PPk. Argazkian, Marisa Arrue tokiko popularren bozeramailea.