Horiek horrela, "Getxoartek garatze bidean diren artistei euren lanak jendaurrean erakusteko aukera eman nahi die, eta aldi berean, aretoa artista gazteen funtsezko topaleku bihurtu", kultur iturri getxoztarren arabera. Horrezaz gain, Getxoartek arte plastikoen garapena sustatu nahi du, baita ekoizpen sortzailea ere. Gainera, "proiektu askotarikoei bide emango dieten ikuspuntu nahiz kode artistiko berrien bilaketa" bultzatzea du helburu, "horiek izango baitira arteen etorkizunaren oinarri".
Parte hartzeko baldintzak
Getxoarten parte hartu nahi dutenek 35 urtetik beherakoak edo adin hori 2008an betea izan behar dute. Era berean, Euskal Herrian jaioak diren, administrazio-egoitza duten edo berton ikasten ari diren pertsonek parte har dezakete. Hautatuek euren lanak stand batean erakusteko aukera izango dute, doan. Gainera, euren eremuko argiztapen eta seinaleztapen zerbitzuak ere doan izango dituzte. Azkenik, Getxoartek katalogoa argitaratuko du parte hartzen duten artista guztien lanen berri jaso eta modu horretan lan artistikoak jendartera errazago zabaltzeko.
Urriaren 17ra arte egongo da zabalik Getxoko Kultur Etxeak antolatzen duen Getxoarte 2008 Arte Sortu Berrien Aretoan izena emateko epea. Ekitaldi horretan parte hartu nahi duten artista gazteek kultur areto guztietan eta