Urriaren 18ko azokan salerosi zein trukatzeko aukera egongo da Armintzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 8a, 23:11

Merkatu txikia eta truke azoka bitarteko ekimena da hirugarren urtez Armintzan egingo dutena, urriaren 18an, larunbatarekin. Hartara, Lemoizko Udalak parte hartu nahi duten guztiei egin die deia, ahalik eta lasterren izena emateko. Hilaren 14a izango da horretarko azken eguna. Horretarako, Kultur Etxearekin jarri beharko dira harremanetan interesa duten guztiak, 946 879 037 telefono zenbakira deituz, 17:00etatik 20:00etara bitartean. Egunean, honako hauek saldu edo aldatu ahal izango dira: liburuak, komikiak, arropa, jostailuak, kromoak, zigiluak, eta abar; aspalditik etxean daudenak eta erabiltzen ez direnak. Horrenbestez, ekimena hilaren 18an, larunbatarekin, egingo dute Armintzan, 11:00etatik 15:00etara. Hain zuzen ere, asteburu horretan izango diren Santo Tomas jaien barruan egingo dute. Argazkian, Armintzan ez bezala, Algortan irailaren 26an eta 27an egindako merkatu txikian erosteko aukerarik baino ez zegoen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun