Udazkeneko Euskararen Eguna ospatuko dute larunbatean Urdulizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 8a, 23:27

Larunbat honetan, urriak 11, Udazkeneko Euskararen Eguna ospatuko dute Urdulizen, udal iturriek jakinarazi dutenez. Gauzak horrela, 11:30etik 13:30era, herri kirol eta talo tailerrak izango dituzte 4 eta 12 urte bitarteko neska-mutilek. Arratsaldean, berriz, Erdizka Lauetan taldeak eskainiko du dantzaldia, 18:00etan hasi eta 19:30ean bukatuta. Goizeko tailerrak pilotaleku berrian izango dira (euria bada, Iparralde kiroldegian). Eta dantzaldia Iparralde kiroldegian. Bitartean, datorren asteartean, hilak 14, jarraituko dute Urdulizen, Euskaraz Olgetan ekimenarekin. Egun horretan, "Bizi sano astea" lelopean, kirol jarduerak edukiko dituzte euskaraz bertoko neska-mutilek, 17:30etik 19:30era. Jolasak pilotaleku berrian izango dira eta, euria egitekotan, Iparralde kiroldegian. Argazkian, ume eta helduak batera dantzan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun