Emakumeei "zalantzak argitzen" laguntzeko ikastaroak antolatu ditu berriro Mankomunitateak

Uribe Kostako Mankomunitateko Drogamenpekotasunari Aurrea Hartzeko eta Berdintasun zerbitzuek "Feminitatearen labirintoa" deritzon ikastaroak antolatu dituzte berriro. Saioak astearteetan izango dira, 17:00etatik 19:00etara, Urdulizko Kultur Etxean, urriaren 14tik aurrera. Parte hartu nahi duten guztiek 946 762 674 (Rakel Delgado) telefono zenbakira deitzea besterik ez dute edo ondoko e-posta helbidera idatzi: preven[abildua]uribekosta.org. Haurtzaindegi zerbitzua ere egongo da dohainik, aurretik eskatzen bada. Ekimenaren bitartez, "azken hamarkadetan emakumeen rolean gertatutako aldaketek dakartzaten kontraesan, zalantza eta erronka berriak taldean argitu" nahi dituzte, "aukerak bilatzeko bideak eskaintzeaz gain, leku berriak bilatzen dituzten emakume eta gizonen etorkizuna eraikitzea erraztuz; horrela eginez osasun eta asebetetze-maila altuagoak lortuko dira", tokiko iturriek adierazi dutenez. Besteak beste, familia eta lana, jabekuntza eta sexualitatea edukiko dituzte hizpide. Argazkian, hainbat lagun Urdulizko Emakumeen Etxean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun