Adingabeko neska bat oso larri dago sexu-abusuak pairatu eta gero

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 9a, 14:43

Hamazazpi urteko neska bat ospitalean dago, oso larri, duela egun batzuk sexu erasoa pairatu baitzuen. "Deia" egunkariak publikatu duenez, lau gaztek egin zizkioten abusuak. Hiru atxilotu egin dituzte jada, baina besteak ihes egin du. Ertzaintzak baieztatu du Bilbon egin dituela atxiloketak, baina oraindik ez dago argi non jazo zen erasoa. Deia egunkariaren arabera, Eskuinaldeko mendi batean gertatu zer erasoa. Ezkerraldean, berriz, joan den igandean Docca David emakumea bere senarrak erail zuela eta, Santurtziko gizon banako batzuek erabaki dute garaia dela "gizonak ere jendaurrean agertzeko indarkeria matxistaren aurka eta berdintasunaren alde", eta norabide horretan gizonen batzar bat deitu dute larunbaterako. Argazkian, Santurtziko Doccas David 26 urteko neskaren hilketa salatzeko atzo Algortan egindako kontzentrazioa, Getxoko Bilgune Feministak deituta.

Santxurtziko gizon taldearen oharra:

Jakin badakigu, halako gertaera krudelak izerberg handi baten ageriko koskor ikusgarria besterik ez direla, koska izugarri mingarriak badira ere. Baina, indarkeria matxista, fisikoa ala bestelakoa dela ere, egunero-egunero, uneon ere bai, ageriago ala gordeago, gertatzen ari den zerbait da. Emakumezkoak menpean iraunarazteko eta beren buruaren guztiz jabe izan ez daitezen galarazteko bortxakeria da, hain zuzen. Gizonak gara geu ere, eta gizon gehien-gehienak bezala, sexismoaren kutsua erraietan daukagu, gutxi-asko. Ez dugu geuk aukeratu hala izan dadin, gizarte sexistak beregizon- eredua geure egin dezagun ezarri digun sozializazio zehatz eta jakin baten ondorio gara. Baita eredu hertsitzaile horretatik askatzeko norberak egin ahal izan duenarena ere. Ez gara errudunak sexismoa barruan daukagulako baina bai geure jokaeren eta jarerren erantzulea. Horregatik, ?kitto!? esan nahi dugu, eta dagokiguna egin: sexismoak geure barrutik ezabatzea; gizonoi dei egitea sexismoaren aurkako ekimenean engaia daitezen, eta gizarte parekidea eraikitzen geure alea ematea, emakumeezkoekin eta gainontzeko gizonezkoekin senidetasunean.

Ildo honetan, urrengo larunbat 11n bi ekimen gauzatu nahi ditugu: gizon biltzarra goizeko 11etan Santurtziko Udal Euskaltegian, indarkeria matxistaz eta beroni buru egiteko gizonon eginkizunaz hausnartzeko eta; biltzarra amaitutakoan, 13etan, gizonon kale agerpena, Santurtziko Parke Nagusiko oinezkoen gunean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun