Espetxean sartu dute Bilboko sexu erasoaren ustezko egileetako bat

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 9a, 17:45

Hainbat hedabidek adingabekoa zela zabaldu arren, hainbat gaztek sexu erasoa egindako emakumea 24 urte dituela adierazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Iturri horien arabera, gertaera larunbatean, urriak 4, jaso zen Bilboko etxebizitza batean, "Deia" egunkariak Eskuinaldeko mendi batean izan zela zabaldu arren. Neska zauri larriak izan zituen eta ebakuntza egin behar izan diote ospitalean. Ikerketa lanak abiatuta, Ertzaintzak hiru lagun atxilotu zituen, sexu erasoaren egileak direlakoan. Horietako bat, 18 urteko AF.G.M. epailearen aurrera eraman eta azkenik Martutenen espetxeratzea agindu zuen Bilboko Instrukzioko 5. Epaitegiak. 18 urteko beste mutila, berriz, aske utzi zuten. Eta 40 urteko gizona ertzain etxean dago oraindik, epailearen aurrera eramateko zain. Hala ere, ikerketa zabalik dagoela ohartarazi dute polizia iturriek, gertaeran beste hiru gizon nahastuta egon daitezkeelakoan. Argazkian, "Emakumeon kontrako indarkeriari aurre egin" lemapean Algortan irailaren 5ean egindako elkarretaratzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun