Mila mendigoizale inguruk parte hartzea espero dute igande honetan, urriak 12, Algortako
Itxartu Taldeak, besteak beste,
Getxoko Udalaren babesarekin antolatutako XXVI. Ibilaldi Neurtuan. Iaz 931 lagun izan ziren bertan. Helduentzako ibilaldia goizeko 8etan hasiko da eta 16 kilometrotako ibilbidea egin beharko dute horiek. Algortako batzokitik hasiko dira ibiltzen eta Fadura, Iturgitxi Estarta, Sustatxa eta Muñarrikolandatik igaro ondoren, Urdulizeko Santa Mariñe haitzen ingurura iritsiko dira, bertan hamaiketakoa egiteko. Hortik abiatuko dira berriro Sopela, Berango, Zientoetxe eta Aixerrotarantz, Algortako batzokian ibilaldiari amaiera emateko. Antolatzaileen arabera zailtasun gutxiko ibilbidea da eta, gutxi gora behera, hiru ordu eta erdiko denboran egin ahal izango da, hamaiketakoa hartzeko geldiunea kontutan hartuz. “Ibilbide erraza da magal askorik ez duelako. Muñarrikolanda (254 metro) da mendirik garaiena. Gainera, menditik ibiltzeaz gain, jendeak Getxoko paisaiarekin gozatu ederra hartzea nahi dugu”, esan du gaur, ibilaldiaren aurkezpenean, Ricardo Ansotegi Itxartu Taldeko kideak. Argazkian, umetxoak sariak eskuan, ibilaldi neurtuaren aurreko edizio batean.