Atzo Iñaki Goirizelaiak egin bezala, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektore izateko hautagaitza aurkeztu du gaur goizean Sarrikoko Fakultatean Marisol Estebanek, abenduaren 4ko bozei begira. Ekonomia Aplikatuan katedradunak bere hautagaitza defendatu du, "aldaketa" proposamen bat izateko eta EHUk Europako unibertsitate-giroan "erabat sartzeko" helburuarekin, "bertoko erakunde bat" bihurtzeko arriskutik kanpo. Ondoan EHUko hiru errektoreordetzetara aurkeztuko dituen hautagaiak izan ditu: Carlos Otxoa Enpresen Antolakuntzan katedraduna (Gipuzkoa), Jon Landeta Finantza-Ekonomiako irakaslea (Bizkaia) eta Ramon Barrio Kimika Analitikoan katedraduna (Araba).
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!