Bizkaia Kirolak sarietatik hiru eskualdera etorri dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 9a, 20:07

Getxoko Udalak berak Bizkaia Kirolak saria irabazteak udalerriarentzat duen "garrantzia" nabarmendu du, gaurko prentsaurrekoan, Alvaro Gonzalez Kirol zinegotziak eta Getxo Kirolak udal erakundeko presidenteak. Bizkaiko Foru Aldundiak emandako sari hauetako bat ere jaso du, bere kirol ibilbide arrakastatsuarengaitik, Getxo Artea Rugby Taldeko jokalari eta nazioarte mailan Espainiako selekzioarekin ibilitako Isabel Rodriguezek. Horretan ez ezik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako taldean kapitain lanak eginak ditu, behin baino gehiagotan, jokalari hori-beltzak. Eta lehian daramatzan 16 urtetan ez dira gutxi Fadurako taldearekin edo erkidegoko zein estatu mailako selekzioekin irabazitako tituluak. Ezintasunen bat duten pertsonen eta pertsonentzako kirolaren arloan egindako lana dela eta, Bizkaia Kirolak saria irabazi duen lagunari buruz zer esanik ez. Aski ezaguna dugu Javier Otxoa txirrindulari berangoztarraren ibilbide profesionala. Hori gutxi balitz, Pekingo Paralinpiar Jokoetan urrezko eta zilarrezko domina bana irabazi zituen gaztaroan Punta Galea txirrindulari taldean ibilitakoak. Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiaren eskutik jaso zituzten sariak, atzo Bilboko Euskalduna jauregian egindako ekitaldian. Argazkian, Javier Otxoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun