Pasa den astean atxilotutako gazte nafarrei egindako torturak salatu ditu Segik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 9a, 20:40

Pasa den astean Espainiako Poliziak Iruñean eta Barañainen atxilotutako gazteek jasandako torturak salatu ditu Itzubaltzeta / Romoko Segik komunikatu baten bidez. Era berean, hainbat kartelen bidez, Nafarroan emandako bigarren sarekadan harrapatutako Iker Aristu, Mikel Marin, Iñaki Marin eta Diego Javier Octaviok ere torturatuak izan direla ia ziurtzat jo du bertako Segik. Gazte erakundearen aburuz, Segi erakundearen kidetza eta kale borrokarekin lotura leporatzea gazte mugimendu independentista kriminalizatzeko aitzakia baino ez da Gobernuan dagoen "PSOE torturatzailearentzat". Argazkian, aurreko asteko sarekadan atxilotuetako bat / Askatu.org.

Itzubaltzetako Segiren oharra:

Euskal gazteria torturatua!

Gorka Sueskun, Iker Araguas eta Ibai Azkonaren tortura testigantzak:

Gorka Sueskun etxean bertan atxilotu zuten eta berehala egin zioten miaketa. Iker Araguas gaueko 22:00etan atxilotu zuten ondoren miatu zuten lokalaren inguruan eta Ibai Azkona berriz Golem zinemen inguruan atxilotu zuten 22:15 inguruan. Beraien etxeetara miaketetara eraman aurretik denbora batez izan zituzten komisarian eta hor hasi ziren aurreneko kolpeak eta mehatxuak. Ondoren miaketak egitera eraman zituzten.

Hurrengo egunean bertan Madrila eramaten dituzte. Bidai osoa oso postura desatseginetan egin arazten diote. Gorkari bidaian bertan poltsa jartzen diote buruan arnasarik gabe utziz eta kolpeak ematen dizkiote. Mehatxuak ere egiten dizkiote. Ibai berriz burua hanka tartean eramatera behartzen dute. Bidean kotxeak geldiune bat egiten du eta barrabiletatik heldu eta estutu egiten dizkiote.

Atxiloketak irauten duen denboran behera begira egotera behartzen dituzte. Egun guztietan beraien ziegako argia pizturik egoten da eta zarata desatsegin bat entzuten dute iraunkorki, oso oso desatsegina.

Galdeketa luzeak egiten dizkiote eta deklarazioak egitera behartuak dira. Eskuekin hainbat aldiz kolpatzen dituzte, batez ere buruan, sabelean eta barrabiletan. Flexioak egitera behartuak dira, eta gehiago ezin dutenean sabelean kolpeak ematen dizkiote. Ariketa fisiko pila bat egin arazten diete eta buruan poltsa jartzen diote arnasarik gabe utziz. Gorkari autoan eta galdeketetan egiten diote poltsa. Ibai poltsa apurtzen saiatzen da behin eta ondoren egiten diotenetan eskuak lotzen dizkiote berriz saiatu ez dadin. Ikerri sekulako botagurea sartzen zaio eta esaten diote hobe duela ez botatzea, bestela dena berriz jan beharko duela eta.

Hileetatik tiratzen diote behin eta berriz eta elektrodoak jartzearekin mehatxu egiten diote. Etengabeko presioa eragiten diete, familiarekin eta bikoteekin mehatxu eginez.

3ek egiten dute deklarazio poliziala esaten dieten moduan eta honen ondoren lasaiago uzten dituzte. Epailearen aurrean hiruek salatzen dute beharturik eta torturen ondorioz egin dituztela deklarazio polizialak eta tratu txarrak salatzen dituzte.

Gorkak adierazi du paperean ematen diotela deklarazio polizialean esan behar duena ikas dezan. Besteei poliziek esaten diote esan behar dutena.

Epaileei esaten diote deklarazioa egitera nola behartu dituzten, eta Iker eta Ibaik entzutegi nazionaleko medikuari ere esaten diote.

Iker ernia diskaletik operatu zuten orain urtebete inguru. Medikuari mina zuela esan zion eta honek medikamentu bat hartzeko esan zion. Baina denbora luzea apenas ezer jan gabe zeramalako ez zuen hartu.

Ibaik oraindik sabel ingurua minduta duela adierazi du.

PSOE torturatzaile, egindakoa ordainduko duzue!

Utzi bakean euskal gazteria!

Itzubaltzetako Segi
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun