Jardunaldi antifaxista egingo dute bihar Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 10a, 20:07
Larunbat honetan, urriak 11, jardunaldi antifaxista egingo dute Leioako Udondo gaztetxean. Hasteko, 10:30etik aurrera, pegatina bildumazaleen topaketa egingo dute. Azaldu dutenez, erakusketa eta trukerako aukera izango dira bertan. 12:00etan, berriz, mahaingurua egingo dute "Memoria historica y Antifascismo; Ayer y hoy" izenburupean. Horrenbestez, aurretik, "Haizea eta sustraiak" bideoa proiektatuko dute eta, horren ostean, Martxelo Alvarez Ahaztuak 1936-1977 elkarteko bozeramaileak, Iñaki Gil de San Vicente idazleak eta Euskadiko Errepublikaren Batasuna, Kaosenlared eta Euskal Mugimendu Antifaxistak kolektiboetako kideek hartuko dute hitza. Tas-tas Irrati libreko Juantxo Estebaranzek egingo ditu moderatzaile lanak. Amaitzeko, kontzertuak izango dira 20:00etatik aurrera. Nahin duen guztiak Josu Distorsion y los del puente romano, Kamarada Kalashnikov eta Akrata taldeak ikusi eta entzuteko aukera edukiko du, 5 euroko sarrera ordainduta. Bitartean, igandean, Bilbora eta Gasteizera joateko deia berretsi dute (erdaraz) epaileek debekatun bai, baina egon daitezkeen Falange eta España Combat talde faxisten manifestazioei aurka egiteko. Argazkian, Sare Antifaxistak antolatu du jardunaldia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun