Leioako Udalak, Behargintzarekin elkarlanean, 200 lagun baino gehiagorentzako tokia daukaten zortzi ikastaro desberdin antolatu ditu datorren hilerako, langabezian dauden pertsonentzat. "Eskaria herriko sektore kaltetuek lana topatzeko aukerak hobetzeko helburuarekin osatu da, horregatik ikastaro hauetako hiru emakume langabetuei zuzenduta daude eta beste bat 21 urte baino gutxiagoko eta lanbide prestakuntzarik gabeko gazteentzat", azaldu dute udal iturriek. Aurtengo ikastaroekin, langabetuen egoera aldatzeaz gain, lantokietan praktikak sustatu nahi du Behargintzak. "Modu horretan lan munduarekin lehenengoko harremana izatea lortzen dute ikasleek eta enpresek pertsona hauek duten gaitasunaz ohar daitezke", zehaztu dutenez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!