Itzubaltzeta gaztetxearen etorkizuna kolokan

Eskerrak emanez Gotzon Garate agurtu du Itzubaltzeta gaztetxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 10a, 20:33

Itzubaltzeta gaztetxeak publikoki zabaldutako komunikatu baten bidez eskerrak eman dizkio zendu berri den Gotzon Garate euskaltzaleari. Garatek bere bizitza osoan euskararen alde egindako lan "aparta" eta, bereziki, Itzubaltzeta toponimoa bultzatu izana hartu du kontuan gaztetxeak horretarako. Zentro sozialaren testuak dioenez, "Itzubaltzeta gaztetxeak Gotzon Garate zenari publikoki eskertzen dio euskararen alde egindako auzolan aparta, tartean, orain dela hamar bat urte Bereterretx elkarteak antolatutako hitzaldian 1978an Getxoko Udalak baztertutako herriko antzinako toponimia euskaldunaren berri eman eta sustatzeko deia egin izana. Gaur egun, Gotzoni esker gara Itzubaltzeta gaztetxea. Adiorik ez, Gotzon, gero arte eta mila esker baizik".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun