Asteazken honetan, urriak 13, zabalduko dute gizonezkoei bere burua zaintzen eta etxea antolatzen irakasteko tailerran izena emateko epea. Hirugarren edizio honekin, 55 urte baino gehiago duten gizonei zuzendutako programari jarraipena eman nahi diote Getxoko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak eta Nagusien Etxeak, osasunaren eta norberaren autonomiaren arloan autolaguntza lantzeko. Izan ere, "egungo gizartean sexuen arteko desberdintasunak begi-bistakoak dira oraindik ere eta, horregatik, tailerrak azpimarratu nahi du gizonezkoek etxeko eginkizunetan eta erantzunkizunetan parte hartzeak duen garrantzia; baita beren autonomia erraztu eta bizitza kalitatea hobetzeko ezagutza eta oinarrizko trebetasunak erakutsi ere", udal iturriek nabarmendu dutenez. Argazkian, hiru gizon Itzubaltzetako nagusien etxean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!