Itzubaltzeta gaztetxearen etorkizuna kolokan

Gaztetxearen proiektuarekin aurrera jarraitzeko asmoa berretsi dute Itzubaltzetako gazteek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 10a, 23:42

"Gazteok gazteontzat egina" eta "eremu librea" den Itzubaltzeta gaztetxeak "hemen jarraitzeko" asmoa duela berretsi egin dute gaur 100 bat gaztek Itzubaltzeta / Romon zehar egindako mani-festa-akzioan. Errekagane parkean eta Gobela ibaiaren ubidean sor daitezkeen proiektuen espekulazioei aurreratuz, Itzubaltzetako gazte Asanbladako kideek zentro sozialaren lanarekin aurrera joko dutela argi utzi dute, azken lau urteetan bezala "ateak irekita". Buru handi, tinbal eta suziri artean egindako manifestazioa Santa Eugenia plazatik irten da arratsalddeko 8etan, antzinako Erromoko gaztetxea eta lehenengo Itzubaltzeta gaztetxetik igaroz. Bertan, bolboraz eta paperez kolore-eztandak sortu dituzte egun grisak diren lur zoruan eta Foru Aldundiko egoitzan. Argazkian, astean zehar egindako jardueren artean ikusgarriena, zalantzarik gabe, Gobela ibaia eta Ibaizabalen arteko Valdesen gainezkabidean egin zuten piragua lehiaketa izan zen / Itzubaltzeta gaztetxea.

Buru handiek herriko kaleetatik ume zein helduak gogor astindu ostean, komunikatu laburra irakurri dute gaztetxeko kide eta aldekoek, ondoren gaztetxeak sostengatzen dituen borrokak bengalez argitzeko: euskara, feminismoa, intsumisioa, okupazioa, independentzia, kartzelen suntsipena, amnistia...

Era berean, lau urte hauetan gaztetxea lagundu dutenak eta presoak gogoan izan dituzte, bereziki, Iñaki Gonzalo "Kitxu" herriko presoa eta Uribe Kostako okupazio mugimenduan ibilitako Aner Mimentza eta Lander Labajo preso gazteak. Azkenik, biharko Gazte Egunean parte hartzeko azken deia egin dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun