Gaur hasiko du liga Askartza waterpolok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 11a, 19:20
Larunbat honetan, urriak 11, emango zaio hasiera Espainiako waterpolo ligako Lehenengo Mailako txapelketari. Talde kopurua gutxitu arren, lehiakortasuna handitu egin da Askartza taldeko Isusko Ariasek nabarmendu duenez. Horren adibide gaurko partidan leioaztarrek izango duten arerioa: Catalunya kluba. "Lehenengo Mailara igo berria den arren, nazioarte mailan talde handia dela frogatu du. Gainera, indartuta datoz daukaten atezain mexikarrarekin", adierazi du Ariasek. Sergi Perez kataluinarren entrenatzaileak argi dauka: "lehenengo partida honetan serio jokatu behar dugu, pilota edukiz eta, gehienbat, nagusi garen jokaldiak aprobetxatuz". Catalunya taldearen aurkako norgehiagoka Leioan bertan izango da, Askartza ikastetxean, 18:00etatik aurrera.
Dagoeneko Aleix Badia, Mikel Flaviano eta Ander Saezek ez dute Askartzan jokatzen. Hala ere, Elkin Buitrago atezaina fitxatu eta, beheko mailetatik Xabi Gomez, Unai Azkorra, Javi Bascones eta Jon Saez jarri dituzte lehenengo taldean. Gazteen artetik ere Alvaro Gonzalez, Eneko Orozko eta Gabri Angulo entrenatuko dira Lehen Mailako taldearekin.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun