Abendura bitartean ere egongo da erabilgarri Sopesex

Sopesex Gazte Bulegotik bideratutako Sexu Aholkularitza Zerbitzua da, 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa, zeinen bitartez bururatzen zaizkien zalantza eta galdera guztiak egiteko aukera izango duten neska-mutilek. Zerbitzua erabat konfidentziala eta pertsonala da eta kontsultak e-postaz egiteko aukera dago sopesex[abildua]sopelana.com helbidera idatziz. Tokiko edo telefono bidezko kontsultetarako (946 761 743) urriaren 17an eta 31n, azaroaren 14an eta 28an, eta abenduaren 12an egongo da aholkularia gazteen galderen zain, Kultur Etxeko lehenengo solairuan, 18:00etatik 20:00etara. Izan ere, 15 egunean behin, ostiraletan, izaten dira kontsultak. Argazkian, Igor Erauzkin sexologoa neska baten zalantzak argitzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun