Euskal Herriko Unibertsitateak "Aplicación de planes de igualdad en la administracion publica y empresas privadas" izeneko ikastaro osagarria (antza denez, gaztelaniaz bakarrik) antolatu du. Ikastaroa EHUren campus birtualaren bidez emango da, on-line, eta batez ere praktikoa izango da. Berdintasun planen aplikazioari buruzko prestakuntza bereganatu nahi dutenei zuzenduta dago. "Enplegu hobi bihurtu ahal da arlo hori, zeren eta indarrean dagoen legeria dela eta, 250 langile baino gehiago dituzten enpresek eta administrazio publikoek berdintasun planak ezarri behar izango dituzte", unibertsitateko iturriek azaldu dutenez. Ikastaroa egin ahal izateko, nahikoa da unibertsitatean sartzea ahalbidetzen duten ikasketak edo prestakuntza izatea. Izena emateko epea urriaren 21era arte egongo da irekita; ikastaroa urriaren 25ean hasi eta apirilaren 25ean bukatuko da. Ikastaro osagarriak EHUren berezko tituluen eskaintzaren barne daude. Informazio gehiago:
www.planesdeigualdad.net