Hiru pertsona atxilotu dituzte Astrabuduan taberna batean lapurtzen saiatu direlakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 13a, 21:10

Ertzaintzak P.P. 23 urteko emakumezkoa eta V.V. eta N.P., 39 eta 33 urtetako gizonezkoak atxilotu ditu gaur goizaldean Erandioko Astrabudua auzoan, bertako taberna batean osten saiatzea egotzita. Ustezko lapurretaren berri goizeko 2:15ak aldera jaso du Ertzaintzak Sos Deien 112 zenbakira egindako telefono dei baten bitartez, Herrizaingo Sailak zabaldu duenez. Lekukoaren arabera, "zenbait pertsona Erandioko Astrabudua auzoko taberna bateko pertsiana bortxatzen ari ziren". Polizia autonomikoak hainbat patruila bidali ditu zonaldera eta tabernaren kanpoaldean bikote bat harrapatu dute, "hauek, auto ofiziala ikustean, ihes egiten saiatu dira", Ertzaintzaren arabera, eta lokaleko pertsiana "zertxobait igota eta autoko katu batekin eutsita zegoen". Bertatik, hirugarren pertsona bat atera da. Poliziek, ustezko lapurren datuak abisua eman duen testiguak emandako informazioarekin bat egiten zutela baieztatu ondoren, hiru pertsonak atxilotu dituzte indarra erabilita lapurreta egitea leporatuta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun