Manex Zubiaga algortarra eta Lexuri Gallastegi berangoztarra urriaren 8an atera zituzten Soto del Realgo (Madril, Espainia) espetxetik eta 9an, ostegunean, Frantziara eraman zituzten Espainiako Poliziaren hegazkin batean, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Gallastegi Fleury-Merogis espetxean dago, Berangotik 913 kilometrotara. "Beharbada berriro lehenago destinoa zuen Marsellaseko espetxera eraman dezakete, baina esan bezala, oraingoz Fleury-Merogisen dago eta gaineko guztia hipotesiak egitea besterik ez da", azaldu du errepresioaren aurkako erakundeak. Bitartean, Zubiaga Fresnesen gaua egin eta dagoeneko Chateauroux espetxean dago berriro, hau da, lehenago destinoa izan zuen espetxean. "Bertan beste euskal preso politiko bi daude, baina prebentiboen moduloan, Manex kondenatuen moduluan dagoen bitartean, nahiko estu gainera bere etxekoei adierazi dienez", adierazi dutenez. Chateauroux Getxotik 746 kilometrotara dago. Argazkian, presoen aldeko mobilizazioa Berangon.