Getxoko Udaltzainek hiru gizonezko atxilotu zituzten herenegun, pasa den asteburuko larunbatean, alkoholaren eraginpean gidatzen zutelakoan eta trafikoaren segurtasunaren aurkako delituak egotzi dizkiete. Lehenbiziko atxiloketa goizeko 3:15ak aldera egin zuten, Neguri auzoko Regoyos biribilgunean auto bat kontrako noranzkoan zihoala ikusi eta gero. Gidariari, Berangoko auzokidea, alkoholemia froga egin zioten eta, zabaldu dutenaren arabera, positibo eman zuen, 0,87mg/l-ko neurriarekin. Bigarren gidari bat, Getxo udalerriko 33 urteko bizilaguna, atxilotu zuten ere 4:30ak aldera arrazoi berberagatik, 0,92mg/l-ko tasa emanda. Gidaria ez zen Areetako erdiguneko stop seinale batzuetan ez eta Zugatzarte etorbideko gorri zegoen semaforoan gelditu. Azken eta hirugarren atxiloketa, Udaltzaingotik jakitera eman dutenez, goizeko 07:50ak aldera egin zuten Algortako Sarrikobaso kalean, istripua izan zuen gidari batek uko egin ziolako alkoholemia froga egiteari. Lagun horrek, Getxo udalerriko 25 urteko gazteak gidatzen zuen autoak obra bateko edukiontzi baten aurka jo zuen.