Euskal Herriko langileen mugimenduari buruzko ikerketa egingo du EHUk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 13a, 23:00

Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikidea Sailak eta Ramon Rubial - Espainiarrak Munduan Fundazioak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Euskal Herriko langileen mugimenduaren kulturaren historia, euskal sozialismoaren memoriaren berrosaketa eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako alderdi sozialistaren historia aztertu, ikertu eta zabaltzeko. Azken arlo horretan aparteko arreta jarriko diote Ramon Rubial erandioztarraren figurari (1906-1999). Funtsean hiru helburu zehatz bilatuko dira hiru urterako hitzarmen horretan: lehenengo eta behin, aztergai eta ikergai izango diren gaiekin zerikusia duten iturri eta informazioen artxiboa sortuko da. Garrantzi berezia emango zaio informazio pribatua eta ahozko informazioa lortzeari eta, horretarako, elkarrizketak egingo zaizkie modu batean edo bestean XX. mendeko Euskal Herriko langileriaren identitatearekin eta sozialismoarekin loturaren bat izan duten hainbat pertsonari. Argazkian, Ramon Rubiali Bilbon, Ibaizabalen aurrean, jarritako estatua / Pixelillo.

Bigarrenik, hiru ikerlan egingo dira bildutako iturrien azterketan sakontzeko eta haien interpretazio teorikoa egiteko kultura politikoen historiaren markoan. Azkenik, argitara emango dira, eta zabalduko, honelako gaietan egindako ikerlanak: euskal sozialismoaren historia, langileen mugimendua eta identitatea XX. mendean, lider eta erakunde sozialisten rola Euskal Herriko eta Espainiako historia politikoan...

Lanak EHUko Historia Garaikidea Saileko ikertzaile talde batek egingo ditu, Mercedes Arbaiza irakaslearen zuzendaritzapean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun