Aurreko agintaldian egin bezala, urriaren 31ko udal batzarrean, 65 urtetik gorakoei, besteen laguntza behar duten pertsonei edota minusbaliatuei etxera jatekoa eramateko jan-edan zerbitzua jartzea eskatuko dio Udalari
Getxoko PPk. "Jakin badakigu lagun horiei arreta egitea Bizkaiko Foru Aldundiaren ardura dela. Baina, tokiko erakundeek etxez etxeko laguntza programen osagarriak diren zerbitzuak eman behar dituztelakoan gaude", adierazi du Marisa Arrue popularren bozeramaileak. Hala ere, horren kostu handiaz ohartuta, Aldundiaren eta Udalaren arteko hitzarmena eskatu du PPko zinegotziak eta, bereziki, foru erakundeari eskatu dio horretarako "ahalegin guztiak" egin ditzala. Arrueren arabera, urteko egun guztietarako zerbitzua da eskatzen dutena, "lagun bakoitzaren beharrei egokituta eta higienea eta osasuna bermatuz". Ordaindu beharrekoa, berriz, horiek daukaten "errenta mailaren araberakoa" izango litzateke, "adinekoek bere etxean ahalik eta denbora gehien egin dezatela ahalbidetzeko". Argazkian, etxez etxeko erizaina /
Educacion Xocial.