Garaipen batekin hasi du liga Askartza Waterpolo taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 13a, 23:32

Leioako Askartza EHUk Espainiako waterpolo ligako Lehenengo Mailako txapelketa garaipen batekin estreinatu zuen, pasa den larunbatean CN Catalunyaren aurka etxean jokatutako lehenengo jardunaldian. Leioaztarrek "partida bizia" izan zuten eta galtzen hasi arren hirugarren laurdenean benetako erakustaldia eman zuten, 2 eta 4 markagailutik 6 eta 4 tanteora igaroz. Partida, berriz, 9 eta 8 amaitu zuten Sergi Perezek zuzendutako Askartzakoek. Isaias Fernandezek 4 gol sartu zituen, Jorge Julianek 3 eta Gorka Martinez de Osabak eta Xabier Orozkok bana. Era berean, Elkin Buitrago atezainak eta Antonio Pirela venezuelarrak egindako lana azpimarratu du Isusko Arias Askartzako bigarren entrenatzaileak. Une honetan talde leioaztarra laugarrena da 12ko taulan eta datorren astean Kataluniara bidaiatuko da, Hospitaleten aurka lehiatzera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun