Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Basozaleak Getxo udalerriko Mikologia eta Botanika Elkarteak antolatuta, Getxoko XVIII. Mikologia Jardunaldiak izango dira urriaren 18tik azaroaren 31ra bitartean, Algortan. Hilaren 20 eta 22an egongo diren bi hitzaldiak alde batera utzita, zer ikusi eta dastatu egongo da igande honetan, San Nikolas plazan. Besteak beste, aurreko egunean basoan hartutako perretxiko freskoak eta formolean gordetako beste hainbat egongo dira ikusgai, 11:00etatik 14:00ak arte. Baita horien gaineko argazkiak ere. Aldi berean, basoetako jaki gozo horiekin egindako pintxoak probatzeko aukera egongo da. Bestalde, 27an, Basozaleak elkartearen webgune berria aurkeztuko dute, 19:30ean, Aldai Kulturgunean. Toki eta ordu berean, baina bi egun beranduago, perretxiko-kontserbak egiten erakutsiko du Indautxu tabernako Karlos Losak. (Argazkian, Cantarellus cibarius perretxiko ale batzuk / www.picoseuropa.net).
Urtero legez, egitarau oparoa antolatu du Basozaleak elkarteak:
Urriak 18, larunbata
Igandeko erakusketan ikusgai egongo diren perretxikoak biltzeko irteera egingo dute; baita horiek sailkatu ere.
Urriak 19, igandea
11:00 - 14:00 Getxoko XVIII. Perretxiko Erakusketa eta Dastaketa, Algortako San Nikolas plazan.
19:30 “Introduccion a las setas” hitzaldia, Alfred Llorente biologoaren eta Eduardo Fidalgoren (Basozaleak) eskutik, Algortako Villamonte kaleko kultur aretoan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.