Gaur da azken eguna Erandio Ezagutzeko II. Martxan izena emateko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 14a, 14:10

Erandioko Mendigoizaleak elkartearen laguntzaz, Erandio Ezagutzeko II. Martxa deitu du Udalak, larunbat honetarako, urriak 18, Ondarearen Europako Jardunaldien harira. Pozozabaletik (Goiherri) Erandio Landaraino 11 kilometroko (3 ordu) egingo dute. Hala ere, irteera lekura heltzeko autobusa egongo da Altzagako metroko zabalgunetik, 9:00etan; Astrabuduako Mezo kaleko bus geltokitik, 9:15ean; eta Erandio Landako Goikoa plazatik, 9:30ean. Itzultzeko ere jarriko dituzte autobusak. Gosariari dagokionez, ogitartekoa eta edaria eramateko eskatu dute, armusua bidean egingo baitute. Horrenbestez, gaur da ibilaldian izena emateko azken eguna, Kultur Sailean edo Mendigoizaleak elkartearen egoitzan (Bekoa Ikastetxea, 19:00etan). Argazkian, San Kristobal baseliza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun