"La colina vacia. Jorge Oteiza-Roberto Puig, monumento a Jose Batlle y Ordoñez: 1956-1964" liburua aurkeztu dute gaur,
Euskal Herriko Unibertsitateak Bilboko Rodriguez Arias kaleko 3. zenbakian daukan dendan. Liburua ehupress izeneko dibulgazio bildumaren bigarren alea da eta EHUko lau irakaslek (Jabier Elorriaga, Jabier Moreno, Ana Arnaiz eta Xabier Laka) egindako ikerketa lanaren emaitza da. Jorge Oteizaren lan paradigmatikoenetako bat aztertzen du, Roberto Puig arkitektoarekin batera asmatu zuena: Montevideon Jose Batlle y Ordoñez estatu-gizon uruguaiarraren ohorez monumentu bat eraikitzeko antolatutako Nazioarteko Lehiaketan aurkeztu zutena. Argazkian, Jabier Elorriaga, Ander Gonzalez Unibertsitate Hedakuntzako errektoreordea, Gregorio Diaz Ereño Oteiza Museoko zuzendaria, eta Jabier Moreno / Mikel Martinez de Trespuentes.