"Kea salduz getxoztarrak engainatzea" egotzi dio gaur Udal Gorbenu Taldeari Getxoko PPk. Marisa Arrue popularren bozeramailearen hitzetan, "ondo iruditzen zaigu (argazki eta informatika sistemaz hornitutako) Udaltzainen autoa erabiltzen hastea. Baino, behingoz egin eta herritarrei engainatzen utz diezaietela. Auto berbera hirutan aurkeztu dute eta oraingoz ezin izan du isun bakar bat ere jarri, behar zuen softwarea ez zeukalako". Arrazoirik ez zaio falta Arrueri: 2006ko abenduan horrelako auto bat erosiko zutela iragarri zuen orduko alkate Iñaki Zarraoak. Aurkeztu, 2007ko ekainaren 15ean aurkeztu zuten, Zarraoa jarduneko alkatea zela. Eta, azkenik, atzo bertan jarri zuten martxan. Argazkian, autoa 2007ko ekainaren 15ean aurkeztu zutenekoa da ondoko irudia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!