Ostegun honetan, urriak 16,
Vicente Ferrer Fundazioa eta Uribe Kostako Mankomunitatearen arteko lankidetzari buruzko informazio batzarra egingo dute Gorlizko udaletxeko batzar aretoan, 19:00etatik aurrera. Bertan gobernuz kanpoko erakundearen antolaketa, Anantapur-en (India) zein kolektiboekin lan egiten duen 1969tik, eta
Gorlizko Udalak
Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten beste tokiko erakundeekin batera finantziatu duen “Indiako Anantapur distritoan tantakako ureztapenaren jarri eta nekazal dibertzifikazioaren bitarteko garapen jasangarriaren programa” izeneko proiektua zertan datzan azalduko dute. Hizlaria, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Vicente Ferrer Fundazioko ordezkari Irune Pascual izango da. Argazkian, Pascual eskuinean, Izaskun Zubiaur Berangoko Kultur zinegotziarekin, aipatu udalerrian “Anantapurrekin konprometituak” izeneko erakusketa aurkeztu zuenean.