Bizkarzain baten ibilgailua kiskali dute Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 15a, 14:29

Goizaldean, bizkartzain pribatu baten ibilgailuari su eman diote, Erandion aparkatuta zegoela, Europa Pressek zabaldutakoaren arabera. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Saileko iturriak aipatuz, sutea 1:30ak aldera piztu dela adierazi du albiste agentziak. "Itxuraz, nahita egina" izan dela baieztatu dute. Suhiltzaileek itzali egin behar izan dute sua eta, bizkartzainaren autoaz gain -kiskalita gelditu da-, hainbat kalte izan dituzte alboan aparkatuta zeuden beste bi ibilgailuk. Antza denez, kotxea nortzuk edo zergatik erre duten gaineko hipotesirik ez du zabaldu nahi izan Herrizaingo Sailak, Europa Pressek ez baitu horren gaineko daturik eman. Argazkian, pasa den igandean, urriak 12, berangoztarrek kiskalitako beste auto bat ikusi ahal izan zuten, garabi-kamioi batek garraiatuta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun