Liga modurik onenean hasi duzue...
Nola ez, argi dago garrantzitsua dela garaipen batekin hastea. Hala ere, gutxinaka fintzen joango garen gauzak badaude, hobetzen jarraitzeko asmoz.
Partida gogorra eta bizia izan zen... Zein izan zen gakoa?
Norgehiagoka oso korapilatsua izan zen. Hasieratik zail samarrak jarri zizkigun gauzak Catalunyak. Lepo egin behar izan genuen lan partida aurrera ateratzeko. Gakoa? Jokalari guztien jarrera ezin hobea nabarmenduko nuke nik. Lehenengotik azkenekoraino guztia eman genuen uretan.
Zuzeneko arerioa da Catalunya?
Igo berriak izan arren, talde sendoa daukate. Bakoitzaren emaitzen arabera jakingo dugu hori, baina nire ustez, beste hainbat talde bezala, lehian egongo da. Paretsu gabiltza talde gehienok.
Horrenbeste jokalari kaleratu arren, guztiok eman zenuten neurria...
Oso garrantzitsua da etsitu gabe jokatzen duten 13 jokalari izatea. Horri esker irabazi genuen partida: azkeneko laurdenean lau geunden kanpoan eta gazteenek eman behar izan zuten guztia.
26 urterekin, jokalaririk beteranoena zara. Eta aurten zer?
Beti bezala, ilusioz gainezka nago, taldeari ahal dudan guztia emateko asmoz, ur barruan zein kanpoan.
Eta larunbatean Hospitalet... baietz irabazi?
Noski. Talde sendoa da Hospitalet, orain pare bat denboraldi Ohorezko Mailatik jaitsi zena. Baina, hori horrela izanda ere, edozein talderi irabazteko kapaz gara. Gogo faltagatik ez da izango. Beraz, badugu abantaila, ezta?
Askartza waterpolok argitaratu eta UKBERRI.NETek euskarara itzulitako elkarrizketa.