Bigarren atala ere gurasoentzat zuzenduta egongo da. Horretan, elkarrizketarako baliabideak erakutsiko dizkiete gurasoei tailer batzuen bidez eta euren seme-alabekin dituzten gatazkak konpontzeko bideak emango zaizkie. "Joan den urtean izandako arrakasta ikusirik" aurten tailer horiek indartzea erabaki dute. Horrela, guztira gutxi gorabehera 20 bat pertsonek osatutako bost talde egingo dira eta hil honetan zein datorrenean gauzatuko dira. Lehendabizi aurkezten direnentzat oinarrizko maila izango duten hiru tailer ezberdin antolatuko dira, eta iaz parte hartu zutenentzat maila aurreratuagoa duten tailer bi izango dira.
Hirugarrenik, elkarkidetza jorratzen duen mahai ingurua dago. Bi saio ezberdin izango dira, azaroan eta abenduan, eta gaian interesa duen edozein herritar parte hartu ahal izango du, gutxienez 8 pertsonako bilerak izango direla. Bertan "herriko elkarkidetza lortzeko ematen diren ekintzak" aztertu eta baloratuko dira.
Azkenik, diagnostiko osatuko da. Gutxienez 50 elkarrizketa emango dira, lau eztabaida talde eta herritarrak osaturiko galdeketa baten ondorioak osatuko dute azken diagnostiko hau. Horrekin herriaren elkarkidetza osoa lortzeko diren betebeharrak zehaztuko dira, eta horretarako plan berezi bat zehazten dituzten ildo nagusiak finkatuko dira abendurako.